XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inurriek beren etxea nire sustraietan egiten bazuten, etorri eta kanpora botatzen zituzten.

Sustraiek oso garrantzi handia dute.

Sustraiez hartzen nuen janaria.

Sustraiak ziren nire ahoa.

Lurretik hartu janaria, salda bihurturik, eta adarretaraino iristen zen.

Ez dakizue ondo zein goxo egoten nintzen eguzkiaren argitan.

Eguzkiak egiten zidan kilikilia asko gustatzen zitzaidan.

Udaberriro lorez betetzen nintzen.

A, zein lirain eta harro egoten nintzen!

Urteak joan eta urteak etorri, oso handi egin nintzen.

Urtero gerezi ugari ematen nuen.

Gorkak eta Jaionek hamaika aldiz jan zituzten nire gerezi ederrak.